Gaitasunen ikaskuntza

Piezaz pieza

Metodo globalizatua

Piezaz pieza hezkuntza-proiektuan , irakasleak eta ikasleak dira protagonistak; horretarako, ikasleen hurbileko errealitate pertsonala eta soziala lotzen dituen ikuspegia erabiltzen du, konpetentzietan oinarritua. Proiektuan oinarrizko bi elementu nabarmentzen dira: ikerketa eta ikaskuntza , Lehen Hezkuntzako arlo guztien arteko eduki-segida koherentean eta koordinatuan oinarrituz.

Hona hemen Piezaz pieza proiektuaren gakoak:

Metodologia
Erronketan oinarritutako ikaskuntza , izatez ere, metodologia motibatzaileenetako bat da. Konpetentzien ikaskuntzan oinarritzen da, eta zentzu praktikoa ematen die eskuratutako jakintzei, ikasleen arlo pertsonalarekin, familiakoarekin eta sozialarekin lotuta.
Hizkuntza-plana
Jakintza-arlo guztietan antolatuta, sekuentziatuta eta integratuta, lagungarria da ahozko eta idatzizko trebetasunak garatzeko eta hizkuntzaren erabilerarekin lotutako alderdiak ikasteko.
Pentsamenduaren garapena
Pentsamendu-estrategiek ikasten ikasteko konpetentzia sustatzen dute; gainera, lagungarriak dira ikasleak beren buru barruko prozesuez jabetzeko eta jokabide zuhurra eta kritikoa izateko.
Lankidetzako ikaskuntza
Lankidetza-teknikak aplikatzea ona da ikasleek parte hartzeko, ikasteko eta ardura izateko; horrela, komunikaziorako eta lankidetzarako konpetentziak garatzen dira.
Hezkuntza emozionala
Piezaz pieza proiektuak ikaskuntza-egoera sekuentziatuak eskaintzen ditu, ikasleen hazkunde pertsonalari eta sozialari erantzuten dioten arlo guztietan, zirrarez jabetzeko eta, horrela, horiek ulertu, kontrolatu eta aldatu ahal izateko.
Ekintzailetzaren kultura
Proiektu honek ekintzailetza -trebetasunak sustatzen ditu, hiru dimentsiotan: pertsonala , soziala eta produkziokoa . Zeharka sustatzen ditu ikasgai guztietan, ariketak etapan zehar mailaka sekuentziatuz.
Ikasteko eta ezagutzeko IKTak
IKTak honetarako erabiltzen dira: informazioa lortzeko, aukeratzeko eta helburu jakin baterako erabiltzeko; herritartasun digitala garatzeko, eta planifikatu, kudeatu eta egiteko konpetentziak lantzeko.
Ebaluazioa
Piezaz pieza proiektuak eskaintzen dituen estrategien bidez, ikasleek parte hartuko dute beren ikaskuntzaren ebaluazioan . Hain zuzen ere, «zer ikasi duten» eta «nola ikasi duten» aztertuko dute, eta, horretarako, balioespen objektiboa errazten duten tresnak erabiliko dituzte.

Ikuspegi horretatik abiatuz, eta modu malguan, proiektuak aukera ematen du metodologia aktiboak , lankidetzako estrategiak eta trebetasun pertsonalak nahiz sozialak lantzeko; horrela, ikasleek zirrarak kudeatu, eta ekintzailetza eta inklusioa garatuko dituzte. Era berean, lehentasunezkoa da pentsamendu-estrategiak sortzen dituzten metodologiak proposatzea, ikasleek beren ikaskuntzak gogoratzeko, aztertzeko eta balioesteko.

Piezaz pieza hezkuntza-proiektu malgua da, irakasleei eta ikasleei benetako protagonismoa ematen diena; halaber, konpetentzien araberako ikaskuntzarako estrategia egokienak garatzen ditu.


Gehiago Piezaz Pieza

Hezkuntza proiektu gehiago

Pieza a pieza

Proyecto educativo curricular para Primaria en castellano
Mira el proyecto

Peza a peza

O proxecto educativo curricular para Primaria en galego.
Mira o proxecto

Peça a peça

El projecte educatiu curricular per a Primària per a Comunitat Valenciana i Balears.
Mira el projecte

Pieza a pieza

Proyecto educativo curricular para Primaria en castellano
Mira el proyecto

Peza a peza

O proxecto educativo curricular para Primaria en galego.
Mira o proxecto

Peça a peça

El projecte educatiu curricular per a Primària per a Comunitat Valenciana i Balears.
Mira el projecte
Ikasliburuak eta baliabide didaktikoak
Piezaz pieza proiektuko materialak

Erabili iragazkiok hezkuntza-proiektu hau osatzen duten ikasliburu , material eta baliabide didaktiko guztiak aurkitzeko:

             

            Sin resultados